Páginas

2008/01/31

ScreenCast Ubuntun






Orain dela gutxira arte jendeak Windows erabiltzeko, aldarrikatzen zuen aitzakia zen oso software gutxi zegola Linux-eko munduan . Egoera erabat aldatu da, egun gero eta software libre gehiago eta erabilgarriagoa dago ,era grafiko bateteik kudeatzeko eran
Adibidea inpintzearren software askea den RecordMyDesktop programa daukagu , zeinek pantailan edo pantailako gune batean gertazten dena grabatzen duen.
Programak, ogg askea den formatuan grabatzen du , eta gura badugu beste formato batera alda dezakegu horretarako dauden tresnak erabiliz, edo DVD batean garabatu edozein gailutan erreproduzitu ahal izateko . Ikusi hurrengo tresna hau .
Programaren kodea hemendik lor daiteke .Instalazioa egin baino lehenago kodea konpilatu egin behar da. Segi hurrengo urrats hauek:
  1. Jaitsi kodea , aipatutakoa estekan.Ikusiko duzu .tar.bz pakete batean trinkotuta dagoela
  2. Ireki kontsola,zure laneko katalogoan irekitzen da, eta jo ezazu mahaiganera cd Desktop .
  3. hor paketea izango duzu begibistan ( ziurtazteko nahi baduzu egin ls -al )
  4. Egin gzip -d recordmydesktop-x.y.z.tar.gz OHARRA : x.y.z zenbakiak jarri jaitsi duzun bertsioarena. Azkeneko bertsioa -0.3.7.1 izan da
  5. Destrinkotzeko exekutatu tar -xvf recordmydesktop-x.y.z.tar. Kontuz, idatzi dagoen moduan
  6. cd recordmydesktop-x.y.z
  7. ./configure .Kontuz / marra honen aurrean . bat dago
  8. make . Komandoa horrek egikarazte kodea sortzen du
  9. sudo make install. , programa instalatzeko "root"en baimenak behar ditugu , hori dela eta sudo erabiltzen da.
Programa, Aplikazioak/Soinua eta bideoa menutik egikaratzen da, edo /usr/share/applications katalogotik
Erabiltzeko laguntza egizu klik hemen . Hartutako fotogramekin , arestian esan den bezala, .ogg bideoa sortzen du audio grabatzeko ahalbidearekin.



2008/01/29

Flash-Player plugin-aren instalazioa

Linux Ubuntu instalatu ondoren, ondo egingo genuke oinarrizko tresnak instalatzen baditugu, dudarik gabe horietariko bat Flash-plugin delakoa dela. FireFox-ek berak era autotamatikoki egitera eskaintzen dizu baina ,batzutan komenigarria da eskuz egitea, horixe da jarraian azaltzen dena:
  1. Paketea jaitsi hemendik. Ohar zaitez, Ubunturako 1.aukera , hau da .tar.gz paketea, hartu behar duzula.Berez, mahaigainean utziko dizula.Itxi FireFox , pluginak instalatzeko irekirik egon ezin delako
  2. Kontsolako lerroan idatziko dugu
    cd /home/zure_izena/Desktop
    ; zure eskritorian kokatzeko.
  3. Jaitsitako fitxategia hor dagoen ziurtatzeko idtaz dezakezu ls -al .Aterazen den zerredan install_flash_player_9.linux.tar.gz fitxategia agertuko da. Fitxategia hori trinkotuta dagoenez tar tresna erabiliko dugu destrinkotzeko. Idatzi hurrengo hau :
    tar -zxvf install_flash_player_9_linux.tar.gz
  4. Konturatuko zara izen horrekin katalogo bat sortu dela, eta hor dago instalatzeko programa.Idtaz ezazu cd install_flash_player_9_linux/ katalogo horretara joateko .
  5. Hurrengo komndoa izango da idaztea : ./flashpalyer-installer . Jarraian , instalatzeko baimena eskatuz, onartu egiten dugu. Bukatzean bertze plugin bat instalatu nahi badugu eskatzen digu, demagun ezetz .
  6. FireFox berriro egikaratzean prest izango dugu Flash_Player plugin-a
OHARRA: egin nuen azkeneko instalazioa ( 2010/2/5) tar fitxategia jeitsi eta gero destrinkotu nuenean konturatu nintzen zuzenean libflashplayer.so paketea sortzen zela ; ez nuen ./flashpalyer-installer komando egikaritu behar, zuznenan libflashplayer.so fitxategia mugitu /usr/lib/firefox-addons/plugins/ karpetara, hau da, .so fitxategia dagoen karpetatik egin
sudo cp libflashplayer.so /usr/lib/firefox-addons/plugins/
Ziurtatzeko, ireki nabigatzailea eta helbide -barran idatzi about:plugins , ohartuko zara flashplayer instalatuta dagoela