Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta testuingurunea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta testuingurunea. Mostrar todas las entradas

2008/02/17

GONBITEA pertsonalizatu

Kontsola birtuala edo terminala irekitzen dugunean , lerro hasiera PS1 aldagaiak ezartzen du. Adibidez, nire kasuan honako gonbite (prompt ) daukat laguna@LinuxUBUNTU:~$ ; hori da PS1 ingurune aldagaiaren balioa . Nork berea dauka, beste batek makina berberean konexioa egiten badu, daukana aterako zaio. Aldagaiaren balioa alda dezakegu ; ikus ditzagun adibide batzuk.
Oharra: esleipena eta exportazioa aldi berean egin daitezke , ondorengo era honetan export aldagaia=balioa . Balioa edozein "informazio" izan daiteke, esaldi bat, beste aldagai baten balioa, etabar
  • export PS1="ongi etorria > " , gonbitea ongi etorria > izango da
  • export PS1="\u@\H > " , hasieraren antzeko gonbitea izango litzateke. Espresio horretan u letrak (user) erabiltzailearen izena adierazten du; gero @ karaltera dator, eta hurrengoa H ( host) makinaren izena da, eta bukatzeko > karakterea. Gonbitea, laguna@LinuxUBUNTU > izango da.
  • export PS1="\d:\u:\w:>" , \d data adierazteko, ondoren : bi puntu, \u erabiltzailearen izena , ondoren : bi puntu; \w uneko katalogoen bidea , eta amaitzeko :> . Emaizta , honako hau da ig. ots 17:laguna:~:>
  • Koloreak ere erabili daiteke, adibidea : export PS1="\e[32;40m\w> " , kasu horretan \w uneko katalogoa (textua) berdez --32-- eta fondoa beltzez-- 40 - agertuko dira gonbitean
Koloreak aukeratzeko ikusi beheko iruditik aukera daitezke

lehenengo planoaren kolorea jartzeko 30- 37 bitarteko zenbakiak erabili, eta atzeko planorako 40-tik 47-ra



Gonbitean, aukera gehiago daude; hona hemen batzuk:
  • \s Shell-aren izena
  • \t denbora 24 orduko formatuan
  • \T denbora 12 orduko formatuan
  • \@ denbora 12 orduko am/pm formatuan
  • \v bash-aren bertsioa
Sakontzeko ikusi hau

INGURUNE ALDAGAIAK

Linux sisteman, erabiltzaile-anitzekoa izanik, erabiltzaile orok badu ingurune pertsonalizatua konexioa egiten duenetik . Ingurune hori ingurune-aldagaiek kontrolatzen dute; asko dira baina ikus ditzagun batzuk.
Oharra: aldagaien izena letra larriaz adierazi ohi ditugu, eta datuen balioa eskuratzeko $ ikurra aurrejarri behar diegu
  • USER : erabiltzailearen izena da bere balioa. Konprobatzeko echo $USER terminalean idatzi
  • HOME : erabiltzailearen erro-katalogoa.
  • PWD : (Print Work Directory) uneko katalogoa
  • PATH : komandoak edo fitxategi exekutagarriak dituzten katalogoen bidea. echo $PATH eginez aterako da bere balioa. Ohar zaitez katalogoak bereizteko : ( bi puntu) erabiltzen direla
  • PS1 : horrek prompt-a ( gonbitea) zelan dago osatuta ematen digu.
  • BASH : interpretatzailearen bidea
  • EDITOR : berez jarritako textu-editorearen bidea.
  • ...
  • ..
Testuinguru-aldagai guztien balioa ikusteko erabil ezazu set komandoa . Asko direnez, pipe egitea komeni da : set | more , horrela pantailaz pantaila ikus daiteke set komadoaren irteera. env komandarekin emaitza bera lor daiteke.
Gainerako aldagaiekin bezala , berriak sor ditzakegu, edota daudenei balioa aldatu. Balioa esleitzeko , era arrunta erabiltzen da, adibidez : PATH=$PATH:/usr/local/nire_script ; hau da aldagai_izena=balio_berria.
Aurrekoarekin, balio berriak esleitzen dira, baina ez dute eraginik sortuko diren prozesuetan . Eragingarriak izateko , balio berriak kontuan hartzearen esaterako, export komandoa erabili behar da. Demagun : PATH aldagaiari esleitu diogun balio berriak eragingo die une horretatik aurrera egikaritzen diren prozesuei , hanako hau egin beharko genuke export PATH.