Páginas

2008/03/13

NFS zerbitzua

NFS (Network File System) zerbitzuak makina baten partizioa beste makina batean muntazteko balio du , partizio lokala balitz bezala, hau da zerbitzu horren bitartez sarean zehar, zentzu zabalean, fitxategiak partekatu ahal ditugu. Sare zerbitzua da, TCP/IP protokoloa jarraituz. NFS zerbituak funtzionatu ahal izateko portmap zerbitzua instalaturik izan behar dugu aurretiaz. Zerbitzu hori jakiteko martxan dagoen , exekutatu ahal dugu hurrengo komando hau:
ps aux | grep portmap
Ateratzen den mezuan , ikusi beharko genuke portmat egikaritzen dagoen ala ez. Zerbitzu hori- portmap delakoa - RPC urruneko zerbitzariarekin konexioak egiteaz arduratzen da. Ubuntun nfs zerbitzaria instalatzeko nfs-kernel-server paketa eskuratu behar da, edo zuzenean
sudo apt-get install nfs-kernel-server
Instalazioa egin ondoren , portmat-aren zenbat instanzi exekutatzean dauden jakiteko :
rpcinfo -p
horren emaitza protokoloa, bertsioa, portua,.. balioen zerrenda izango da. Zerrenda horretan NFS zerbitzua agertu beharko zaigu, beste batzuen artean.
Konfigurazioa bi fitxategitan oinarritzen da:
  • zerbitzarian: /etc/exports
  • bezeroan : /etc/fstab
Irakurle adituak ikusten duenez, exports fitxategian partekatu nahi dugun katalogoa adierazteaz gain, norekin eta zein baimenekin esaten da. Demagun zerbitzariaren /tmp katalogoa sareko konputagailuetatik atzigarria izatea nahi dugula. Hori balitz, /etc/exports fitxategiari hurrengo lerro hau gehitu beharko genioke:
/tmp 192.168.4.0/24 (rw)
hau da, /tmp katalogoa atzitu ahal da , 192.168.4.0 sareko konputagailuetatik , irakurtzeko-r- eta idazteko -w- baimenak izanik.( Jakina, adibide bat da, beraz gure sarera egokitzeko beharra daukagu). Kasu horretan, sare osorako exportatu dugu, baina makina zehatz bati ( IP bati, finean) egin dezakegu , adibidez:
/tmp 192.168.4.34 (rw)
/tmp 192.168.4.34 (rw) 192.168.4.10(ro)
azken kasu hauetan , 192.168.4.34 Ip duen makinak atzitu ahal du, bigarren kasuan bi makinentzako
Labur bilduz, konpartitu nahi ditugun
zerbitzariaren fitxategiak /etc/exports fitxategian expreseki adierazi behar ditugu, norekin eta zein modutan ( read, write) aipatuz.
Bezeroaren albotik, /etc/fstab fitxategia aldatu behar dugu lerro bat gehituz.Gogora dezagun , fitxategi horretan muntaketu puntuak adierazten direla, hori izanda karpeta bat sortu behar dugu urruneko katalogoa finkatzeko . Demagun gure karpeta pertsonalean urruneko katalogoa "agertzea" nahi dugula:
sudo mkdir /home/jon/urruneko_tmp

hau da , /jon karpetan urruneko_tmp izeneko karpeta bat sortu dugu. Orain /etc/fstab fitxategia ireki eta lerro hau gehitu:( zerbitzariaren IP 192.168.4.1 baldin bada)
192.168.4.1:/tmp /home/jon/urruneko_tmp nfs,timeo=20,intr
Azken aldaketa horrek eraginik ahal izateko , exekutatu sudo mount -a ; muntaketa egitean akatsik ez badago gure urruenko_tmp katalogoan zerbitzariaren /tmp katalogoko fitxategiak begibistan egon beharko lirateke.
Gehitu diogun lerroaren sintaxia,hau da:
zerbitzaria:partekatu_katalogoa muntaketa_puntua aukerak
Aukerak hauek dira:
  • nfs : fitxategi sistema
  • rw : irakurri/idatzi baimenak
  • time0=x : x zenbat denbora zehar (segundu hammarretan), saiatuko den urruneko muntaketa egiten errore-mezua eman aurretik
  • noauto: erabiltzaile arruntek ezin dute muntaketa egin, administrailearen lana baita
  • ....



No hay comentarios: