Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta sarea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta sarea. Mostrar todas las entradas

2008/03/18

SAMBA -II-

SAMBA programari esker, sare batean Windows eta Linux sistemen artean zenbait errekurtso parteka daitezke. SAMBA-k smbd eta nmbd bi daemon horiek erabiltzen ditu. smbd daemon-ak 139 portua entzuten ditu bezeroen eskaerak, inprimaketa eta fitxategien partekatze zerbitzuak emateko, haatik nmbd besteak zerbitzariaren aldetik funtzionatzen du, 137 portuan entzutez.
SAMBA martxan jartzeko / geldarazteko
/etc/init.d/ smb script daukagu , start | stop | restart argumentuak emanez. Adibidea sudo /etc/init.d/smbd restart berabiatzeko smbf.conf fitxategia aldatu ondoren .
Beste alde batetik,
smbstatus komandoarekin Samba erabiltzen ari diren bezeroak zeintzuk diren berria daukagu.
Erabilera:
  1. Windowsetik erabiltzeko erraza da esportatutakoa publikoa denean. "Sare guneetara" jotzen dugu, bertan "sare osoa" ikertu eta hor agertuko zaigu smbf.conf fitxategian egindako aldaketaren arabera konpartitutako katalogoak edo inprimagailuak
  2. Linux-etik Bi kasu aipatu behar dira:
  • Linux eta Windows makina berean daudenean: kasu horretan ez dugu SAMBA erabili behar, zuzenean munta daiztezke Windows partizioak fstab fitxategian fat32 edo ntfs motakoak izanik
  • sare bereko makina ezbedinetan daudenean samba protokoloa erabili behar da : zerbitzarian samba paketea , eta bezeroan smbfs paketeak instalututa ondoren.Komando lerroan smbclient komandoak erabiliz Windowseko baliabideak eskura ditzakegu. Komandoaren sintaxia hau da: smbclient [baliabidea] [password] [aukerak]. Adibidea smbclient //192.168.168.72/printer -U erabiltzailea . Era gardenean egiteko smbmount komandoarekin lortzen da. adibidea:
smbmount //zerbitzaria/katlogoa /puntu/muntaketa -o username=erabiltzailea
Ikusten denez mount komandoaren sintaxiaren antzekoa du smbmount komandoak. Aurreko adibidean /puntu/muntaketa-n partetekatutako baliabideak ikusiko dira Linux makinan.Era automatikoa egitearren fstab fitxategian ,ohiko moduan, ikusi nahi dieren fitxategiak puntu batean muntatzen dira non fitxategi mota smbfs zehaztuko den


Sare Lokaleko Zerbitzua: SAMBA-I-

Sare lokalean aritzeko Linux-ex, bi zerbitzu eskaintzen digu : inprimaketa eta Windows-eko fitxategiak; hau da sare batean Windows eta Linux sistemak elkarbizitzen badira errekurtsoak parteka daitezke, smb eta nmbd daemonetan oinarritzen den SAMBA programa erabiliz. Programa horren helburua errekurtsok konpartitzea da: beraz, Linux-eko CDROM, inprimagailua edota sistema fitxategia Windows-eko makina batetik erabili ahal dira ; eta alderantziz Linux sistema batetik Windows zerbitzariak atzitu ditzakegu.
UBUNTUn samba paketea instalatu behar dugu esportazioak egiteko, hau da zerbitzarian, eta bezeroetan smbfs paketea, muntaketak egiteko . Gerta liteke makina bezero eta zerbitzaria izatea, kasu horretan bi pakete instalatzeko beharra dago.
Windowseko erabiltzaileek , Linux zerbitzariko errekurtsoak erabili ahal izateko kontu bat eduki behar dute, beraz sortuko diogu, bai Webmin interfza grafikoa erabiliz edo komando lerrotik . Kontua sortu baino lehen , beste zerbaiterako ez bada, komenigarria izango litazateke kontsola "ezkutaturik" edukitzea, modu horretan ez luke sisteman sartu izango . Hori lortzeko , kontua sortzean /bin/false eskaitzen zaio. Hori guztia egiteko:
sudo useradd -c Windows-erako erabiltzailea -s /bin/false erabiltzaile_izena
sudo passwd erabiltzaile_izena
( bitan errepikatu pasahitza)
Horrekin erabiltzailea sortu dugu Windws-eko makina batetik Linux ordenagailu baten esportatuko errekurtsoak erabili ahal izateko.
Bezeroaren aldetik, zenbait aldaketa aldaketa egin behar dira Linux makina sarean ikusgarri izan dadin . Hori , /etc/samba/smbf.conf fitxategia editatuz lortzen da. Fitxategi hori blokeka antolatuta dago , hona hemen esanguratsoenak:
  • [global] --> alderdi orokorrak
  • [homes] --> berez, samba programak /home karpeta eskuragarri jartzen du
  • [cdrom]--> berezitasu batzuk daude:
    • path = ...puntu muntaketa...
    • read only = yes ..edo no
    • public = yes ...
Demagun katalogo bat esportatu nahi dugula: aipatutako sekzioen antzeko bat gehitu beharko genioke smbf.conf fitxategiari. Adibidea : /usr/var katalogoa ikusgarri utzi nahi dugu
[fitxategiak]
path = /usr/var
read only = yes
create mode = 0750

[fitxategiak] : adierazten dugu sekzio berria hasten dela. "fitxategiak" erabiltzileek partekatutako katalogoa ikusiko duten izena izango da, hau da : sarean exploratzean fitxategiak hitza ikusten dutenean /usr/var katalogoko fitxategiak izango dira . Ez da esan behar izena beste bat izan daitekeela, [Linux_var] esaterako.


2008/03/13

NFS zerbitzua

NFS (Network File System) zerbitzuak makina baten partizioa beste makina batean muntazteko balio du , partizio lokala balitz bezala, hau da zerbitzu horren bitartez sarean zehar, zentzu zabalean, fitxategiak partekatu ahal ditugu. Sare zerbitzua da, TCP/IP protokoloa jarraituz. NFS zerbituak funtzionatu ahal izateko portmap zerbitzua instalaturik izan behar dugu aurretiaz. Zerbitzu hori jakiteko martxan dagoen , exekutatu ahal dugu hurrengo komando hau:
ps aux | grep portmap
Ateratzen den mezuan , ikusi beharko genuke portmat egikaritzen dagoen ala ez. Zerbitzu hori- portmap delakoa - RPC urruneko zerbitzariarekin konexioak egiteaz arduratzen da. Ubuntun nfs zerbitzaria instalatzeko nfs-kernel-server paketa eskuratu behar da, edo zuzenean
sudo apt-get install nfs-kernel-server
Instalazioa egin ondoren , portmat-aren zenbat instanzi exekutatzean dauden jakiteko :
rpcinfo -p
horren emaitza protokoloa, bertsioa, portua,.. balioen zerrenda izango da. Zerrenda horretan NFS zerbitzua agertu beharko zaigu, beste batzuen artean.
Konfigurazioa bi fitxategitan oinarritzen da:
  • zerbitzarian: /etc/exports
  • bezeroan : /etc/fstab
Irakurle adituak ikusten duenez, exports fitxategian partekatu nahi dugun katalogoa adierazteaz gain, norekin eta zein baimenekin esaten da. Demagun zerbitzariaren /tmp katalogoa sareko konputagailuetatik atzigarria izatea nahi dugula. Hori balitz, /etc/exports fitxategiari hurrengo lerro hau gehitu beharko genioke:
/tmp 192.168.4.0/24 (rw)
hau da, /tmp katalogoa atzitu ahal da , 192.168.4.0 sareko konputagailuetatik , irakurtzeko-r- eta idazteko -w- baimenak izanik.( Jakina, adibide bat da, beraz gure sarera egokitzeko beharra daukagu). Kasu horretan, sare osorako exportatu dugu, baina makina zehatz bati ( IP bati, finean) egin dezakegu , adibidez:
/tmp 192.168.4.34 (rw)
/tmp 192.168.4.34 (rw) 192.168.4.10(ro)
azken kasu hauetan , 192.168.4.34 Ip duen makinak atzitu ahal du, bigarren kasuan bi makinentzako
Labur bilduz, konpartitu nahi ditugun
zerbitzariaren fitxategiak /etc/exports fitxategian expreseki adierazi behar ditugu, norekin eta zein modutan ( read, write) aipatuz.
Bezeroaren albotik, /etc/fstab fitxategia aldatu behar dugu lerro bat gehituz.Gogora dezagun , fitxategi horretan muntaketu puntuak adierazten direla, hori izanda karpeta bat sortu behar dugu urruneko katalogoa finkatzeko . Demagun gure karpeta pertsonalean urruneko katalogoa "agertzea" nahi dugula:
sudo mkdir /home/jon/urruneko_tmp

hau da , /jon karpetan urruneko_tmp izeneko karpeta bat sortu dugu. Orain /etc/fstab fitxategia ireki eta lerro hau gehitu:( zerbitzariaren IP 192.168.4.1 baldin bada)
192.168.4.1:/tmp /home/jon/urruneko_tmp nfs,timeo=20,intr
Azken aldaketa horrek eraginik ahal izateko , exekutatu sudo mount -a ; muntaketa egitean akatsik ez badago gure urruenko_tmp katalogoan zerbitzariaren /tmp katalogoko fitxategiak begibistan egon beharko lirateke.
Gehitu diogun lerroaren sintaxia,hau da:
zerbitzaria:partekatu_katalogoa muntaketa_puntua aukerak
Aukerak hauek dira:
  • nfs : fitxategi sistema
  • rw : irakurri/idatzi baimenak
  • time0=x : x zenbat denbora zehar (segundu hammarretan), saiatuko den urruneko muntaketa egiten errore-mezua eman aurretik
  • noauto: erabiltzaile arruntek ezin dute muntaketa egin, administrailearen lana baita
  • ....