Instalatu berri dut azkeneko Ubuntu-Karmic bertsioa, eta egun batzuk igaro ondoren ezin izan nuen softwarea eguneratu: pakete-kudeatzaileak " adobe-flashplugin"-arekin oztopoak aurkitu omen zituen .
Kentzen saitu nintzen , baina hori ere ezinezkoa zen, "berinstalatu" behar dela zen erantzuna. Hori egin nahi nuen, alferrik: era ezberdinetan probatu nuen .deb paketea jaitsi , edo libflasplayer.so fitxategia plugins karpetan jarriz
Probak eta probak egin ondoren , hona hau bururatu zitzaidan: aztertu nuen paketeen egoera kontrolatzen duen fitxategia, hua da : /var/lib/dpkg/status .
Aldaketak, egin baino lehen fitxategiaren babeskopia, badazpadan. Aurreko fitxategitik , kendu dut adobe-flashpalyer-arekin zerikusirik zegoen guztia , hau da, Package: adobe-flashplugin, hurrengo Package:------ , arte.
Salbatu ondoren , eguneraketak arazorik gabe burutzen dira
No hay comentarios:
Publicar un comentario