Helbide honetatik .deb paketeak ditugu jaisteko prest ( 32-it edo 64-bit).
Deskarga buktatzen denean, bitan klik eginez jaitsitako fitxategian hasiko da instalazioa. ( Administratzailearen pasahitza eman behar diogu). Instalazioa egin ondoren /opt/google/picasa/ karpetan agertuko dira Picasa programak behar dituen fitxategiak.
Picasa abiarazteko kontsola-leihoan picasa idatzi eta sakatu orduko programa hasiko da. Komenigarria izango litzateke menu batean abiarazlea jartzea; menu egokia Aplikazioak/Internet/ dugu. Segi hurrengo prozedura hau:
- "Aplikazioak" menuan eskuineko botoiarekin klik eginez hauta ezazu "Menuak editatu" ateratzen den sarrera
Aukeratu "Elementu berria".
Izena: Picasa
Komandoa :opt/google/picasa/3.0/bin/picasa
Ikonoa ere alda dezakegu , .svg irudiren bat adieraiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario