Páginas

2011/01/02

Ubuntu 10.10 WEB zerbitzariaren instalazioa

Ubuntu 10.10 bertsioak ez dakar pakete-hautatzaile tresna, beraz eskuz instalatu behar dugu terminal batetik hurrengo komando hau idatziz:

irakaslea@myubuntu:~$ sudo apt-get install tasksel

Instalzioa egin ondoren zuzenean tasksel exekutatzen dugu:

irakaslea@myubuntu:~$ sudo tasksel



Ateratzen den menuan, LAMP Server sarrera hautatuko dugu.






Behar diren paketeak jaitsi eta gero, data-baseak ( MySQL) kudeatzeko administratzailearen pasahitza eskatuko digu

Gura duguna eman eta zerbitzaria martxan izango dugu.

Berez, apache-ren konfigurazioan web orriak gordetzeko sortzen da /var/www karpeta, root baimenekin.
Hori dela eta, karpeta hori jabeaz aladatu behar dugu eta eslitu baimen egokiak:

irakaslea@myubuntu:~cd /var/www

irakaslea@myubuntu :/var/www sudo chowm -R irakaslea

Password for irakaslea: ********

Berriro, web zerbitzua abiaraziko dugu:

irakaslea@myubuntu :~ sudo /etc/init.d/apache2 restart

Zerbitzaria , web orriak "zerbitzeko" prest dago

2010/06/09

ARAZOAK FIREFOX nabigatzailearekin

FireFox nabigatzailea ireki nahi nuenean , hasi zen egikaritzen baina tartetxo bat igaro eta gero ez zen ezer ez agertzen. Arazo hori ekiditeko, home -karpetan ezkutatua den .mozilla fitxategiari izena aldatu eta martxan geratu da FireFox famatua

Dena dela , Chromium instalatu nuen badaezpada!

2010/05/28

Java 6.0 Plugina

Gaur arte ateratako azken Ubuntu bertsioan ( 10.4) Sun Java 6.0 plugina erraz instalatzen da, bertsio horrek duen software biltegitk.

Ireki hurrengo menu hau : Aplikazioak/ Ubuntu Software-Biltegia , ondoren bai "Ubuntuk eskainia" bai "Canonical-en kideak" auekertetan bilatu "Sun Java 6.0 Plugina" eta Intalatu botioa sakatu. Denbora tarte igaro ondoren instalatzeko baimena estatuko zaizu ; onartu eta instalazioa burutuko da.

Bukatzen denean instalatuta dagoela ziurtatzeko ireki FireFox eta helbide barran idatzi about:plugins , aterako den zerrendan pluginak ikusiko dira.

Ireki helbide hau , ariketa interaktiboa egikaritzeko

2010/05/06

Datu Baseak: MySQL

Mysql instalatzen denean , datu-baseetan metatzen den informazioa gordetzeko berez karpeta bat aukeratzen da; ohikoena da /var/lib/mysql/ karpetan datu-baseak gordetzea.
Bestalde , datu baseak fitxategaik izanik , horien babeskopia egin dezakegu. Horretarako , badago komando berezia.:
mysql> mysqldump --op -u erabiltzailea -p datu_base_izena > /nahi/dugun/karpeta/DB-babeskopia.sql
non
  • " erabiltzailea" izango da mysql maneiatzeko baimenik duen
  • datu_base_izena : Kopiatu nahi dugun DB
-p aukera ipini denez pasahitza eskatuko digu , babeskopia egiten hasi baino lehenago

2010/04/21

Irratia entzun

Irratia entzuteko Mozilla nabigatzaileak wmpfirefoxplugin izeneko gehigarraia behar du

2010/04/04

PICASA : instalazioa

Picasa, irudiak kudeatzeko ordenagailuan instalatzen den programa bat da. Linux sistema eragilerako β-bertsioa dugu ondorengo helbide honetan.

Helbide honetatik .deb paketeak ditugu jaisteko prest ( 32-it edo 64-bit).

Deskarga buktatzen denean, bitan klik eginez jaitsitako fitxategian hasiko da instalazioa. ( Administratzailearen pasahitza eman behar diogu). Instalazioa egin ondoren /opt/google/picasa/ karpetan agertuko dira Picasa programak behar dituen fitxategiak.

Picasa abiarazteko kontsola-leihoan picasa idatzi eta sakatu orduko programa hasiko da. Komenigarria izango litzateke menu batean abiarazlea jartzea; menu egokia Aplikazioak/Internet/ dugu. Segi hurrengo prozedura hau:

  1. "Aplikazioak" menuan eskuineko botoiarekin klik eginez hauta ezazu "Menuak editatu" ateratzen den sarrera
  2. Aukeratu "Elementu berria".
Leiho honetan bete behar ditugu hurrengo eremu hauek:
Izena: Picasa
Komandoa :opt/google/picasa/3.0/bin/picasa

Ikonoa ere alda dezakegu , .svg irudiren bat adieraiz.

2010/01/10

Java-Plugin: instalazioa

Eskuz , instalazioa egiteko eman behar diren urratsak
  1. Jaitsi pakete binarioak hemendik ( Linux self-extracting) Lortutako fitxategiaren izena honelakoa izan behar da jre-6-linux-i586.bin, non bertsioa adierezten duten zenbakiak dira
  2. sudo komandoa erabiliz, sortu karpeta berri bat instalazioa garatzeko. Adibidez sudo mkdir /usr/java
  3. Aldatu baimenak sortu berri den karpetari; sudo chmod 777 /usr/java
  4. java paketea mugitu /usr/java karpetara ; sudo mv /path/to/binariaok/jre-6-linux-i586.bin
  5. Joan java karpetara ; cd /usr/java
  6. Bihurtu exekutagarri ; sudo chmod a+x jre-6-linux-i586.bin
  7. Egikaritu fitxategia; ./jre-6-linux-i586.bin.
  8. Pantaila batzuk pasatu ondoren , instalatzeko baimena eskatuko digu , yes ( edo si) esanez hasiko da instalzioa
  9. Bukatzean , jre1.6.0-17 izeneko karpeta agrtuko da garn karpetan .( Zenbakiak bertsioaren arabera izango da).
  10. Orain esteka sortu behar dugu , /usr/lib/firefox-addons/plugins/ karpetan ; sudo ln -s /usr/java/jre1.6.0_17/plugin/i386/ns7/libjavaplugin_oji.so
  11. Ireki FireFox eta idatzi about:plugins ; instalazioa ondo burutu baldin bazen java-plugin-a instalatuta dagoela ikus dezakegu.
  12. Java gaitu behar dugu . Firefox irekirik , Editatu/Hobespenak menuan sartu eta Edukia aukeran aktibatu Java.
  13. Ireki berriro nabigatzailea, eta java applets ireki ahalko dira
Bestalde , apt-get komandoaren bitartez egin ahal da:
$ sudo apt-get install sun-java6-jre sun-java6-plugin

Ondoren
$ sudo ln -s /usr/lib/jvm/java-6-sun-1.6.0.10/jre/plugin/i386/ns7/libjavaplugin_oji.so /usr/lib/firefox/plugins/

eta ez ahaztu FireFox Hobespenetan java aktibatzea

OHARRA: gerta liteke java-ren bertsioa ezberdina izatea, hau da, java-6-sun-1.6.0.10 izan beharrean beste bat jaistea

2009/11/14

OpenOffice hizkuntza ezberdinetan

Openoffice paketea hizkuntza ezberdinetan egikaritu ahal da, horretarako hizkuntza sostengua eduki behar dugu instalatuta.

Demagun, exekutatu nahi dugula euskaraz.

sudo apt-get install language-support-eu

Ondoren, horrela burutuko da


Iturria :--> http://ooolab.blogspot.com/2006/12/cmo-pasar-openoffice-de-ingls-espaol.html

Arazoak eguneratzean Ubuntu 9.10

Instalatu berri dut azkeneko Ubuntu-Karmic bertsioa, eta egun batzuk igaro ondoren ezin izan nuen softwarea eguneratu: pakete-kudeatzaileak " adobe-flashplugin"-arekin oztopoak aurkitu omen zituen .
Kentzen saitu nintzen , baina hori ere ezinezkoa zen, "berinstalatu" behar dela zen erantzuna. Hori egin nahi nuen
, alferrik: era ezberdinetan probatu nuen .deb paketea jaitsi , edo libflasplayer.so fitxategia plugins karpetan jarriz
Probak eta probak egin ondoren , hona hau bururatu zitzaidan: aztertu nuen paketeen egoera kontrolatzen duen fitxategia, hua da : /
var/lib/dpkg/status .
Aldaketak, egin baino lehen fitxategiaren babeskopia, badazpadan. Aurreko fitxategitik , kendu dut adobe-flashpalyer-arekin zerikusirik zegoen guztia , hau da, Package: adobe-flashplugin, hurrengo Package:------ , arte.
Salbatu ondoren , eguneraketak arazorik gabe burutzen dira

2008/04/02

Komandoen ordezkapena

Erabili ahal dugu komando baten emaitza aldagai baten balioa balitz bezala. Ikusi zenbait adibide:
  • nireDir=$(ls $HOME) ; nireDir aldagaia definitzen da eta ls $HOME komandoaren emaitza baliotzat esleituko zaio. Konprobatzeko egikaritu jarraian hurrengo hau : echo $nireDir
  • ls -al $(type -path bash) ; $(type -path bash) komandoaren emaitza ls komandoari pasatzen zaio
  • Azter dezagun hurrengo script hau:
#!/bin/bash
# data zehatz batean - $1 - uneko katalogan aldatu diren fitxategien izenak
# ematen digu script honek. Scriptaren izena datafitxategiak.sh
function dataBatenFitxategiak{
ls -lad * | grep "$1" | cut -c54-
}
ls -lad $(dataBatenFitxategiak "$1")
# scriptaren amaiera ; gorde goiko izenarekin

Egikaritzeko , idatzi datafitxategiak.sh "12 Jan" , horrekin Urtarrilak, 12 aldatu diren fitxategien izenak ( bakarrik; cut -c54- komandoa exekutatzen delako ) agertuko zaizkigu




Irudiak: . bmp --> .jpg

GNU munduan, irudiak formatu ezberdinetan adierazteko tresna multzo bat badago NetPBM paketean , zein helbide honetan aurki daitezkeen. Hemendik tarball jaitsi eta instalatzeko aginduak leku horretan bertan daude . Paketea instalatu ondoren gure helburua honako hau izango da: script bat sortzea irudiei formatuak aldatzeko.

#!/bin/bash
# scriptaren izena bmpTojpg
echo Idatzi bihurtu nahi duzun irudiaren izena
sarrera_irudia=${1:?'Leheengo argumentua ez didazu eman'}
tarteko_irudia=${sarrera_irudia%.bmp} .ppm
irteera_irudia=${2.?-${tarteko_irudia%.ppm} .jpg}
# NetPBM paketetik bmptoppm eta ppmtojpeg komandoak erabiliko dira
bmptoppm $sarrera_irudia > $tarteko_irudia
ppmtojpeg $tarteko_irudia > $irteera_irudia

Gorde textu-fitxategi hori bmpTojpg izenarekin , exekutatzeko baimenak eman eta egikaritu konprobatzeko.


Script horretan kateen eragileak erabili dira , ondorengo post honetan edo beste honetan azalten den moduan

Karaktere kateen eragileak -II-

Patroi bilatzeko eragileak, hau da karaktere string batean "patroi" bat bilatu . Ikus dezagun hurrengo adibide hau: bidea = /usr/local/share/qemu/bios.core.bin. Kate horretan hurrengo eragileak aplikatzen zaizkie.
Eragilea------------------------------ Emaitza
${bidea##/*/}------------------------bios.core.bin
${bidea#/*/}--------------------------local/share/qemu/bios.core.bin
${bidea%.*} ---------------------------
/usr/local/share/qemu/bios.core
${bidea%%.*}
-------------------------/usr/local/share/qemu/bios
Ikusten denez, # eta % ikurrek , kateetan zenbait ariketa egiteko balio dute :
${aldagaia##patroi} --> aldagairen balioan adierazitako "patroia" , ezkerretik hasita , aurkitzen bada baliotik zatirik luzeena ezabatzen du eta geratzen dena ematen digu; horregatik
${bidea##/*/}-expresio horretan patroia /edozer / da eta /usr.............qemu/ zati hori kenduta bios.core.bin katea da emaitza
Bigarren kasuan,
${bidea#/*/}--, patroia bera da - /*/ - baina emaitza guztiz kontakoa da, esatebaterako, zatirik txikiena kendu eta geratzen dena izango da emaitza, hua da bakarrik /usr/ # eragileak .
Besteak, % eta %% , antzekoak dira baina eskumatik hasten da alderatzen patroia.

2008/03/24

Karaktere kateen eragileak-I.

Eragile horiek testu kateak kudeatzen laguntzen gaituzte , prozesu-errutinak kodifikatzeko beharra gabe; adibidez horien bitartez aldagai bat existitzen dela ziurta dezakegu, edo katearen zati bat hartu edo ezabatu patroi bat jarraituz, etabar
ADIBIDEAK
${aldag:-balio1} : aldag, baliogabea ez bada (existitzen bada) bere balioa itzultzen du, bestela balio1 ematen digu
${aldag:+balio1} : aldag, baliogabea ez bada (existitzen bada) balioa1 itzultzen du, bestela karaktere gabeko katea ematen digu, haua da: ""
${aldag:=balio1} : aldag, baliogabea ez bada (existitzen bada) bere balioa itzultzen du, bestela definitzen du aldag aldagaia eta balio1 esleizten zaio , balio1 itzultzeaz gain
${aldag:?mezua} : aldag existitzen bada eta ez da baliogabekoa bere balioa ematen digu, bestela aldag:mezua idazten du kontsolan eta scripta gelditzen du. Mezua ez badugu zehazten hurrengo hau izango da aterazten duena: parameter null or not set.
${aldag:desplaz:luzera} aldag aldagairen desplaz.karakterean hasten den eta luzera karaktere kopurua duen azpikatea ematen digu
Aplikazioak:
${egunak:--1} , horren emaitza -1 bada , esan nahi du egunak aldagaia ez dago definututa edota ez du baliorik esleitutua.
${egunak:-+1} , emaitza 1 bada, egunak aldagaiak badu balioren bat esleitutrik
${egunak:?'Kontuz: egunak aldagaiak balioa esleitu behar zaio!!'}, horren emaitza
egunak: Kontuz: egunak aldagaiak balioa esleitu behar zaio!! , bada hor geratzen da srcripta , lerro gehiago prozesatu gabe.
${helbidea:5:3} : demagun
helbidearen edukia Las mercedes,47-Getxo- string dela ; komandoaren emaitza izango litzateke mer
Pentsa ezazu ikasleen notekin fitxategia daukagula : notak.txt ; eta fitxategi horren egitura honako hau dela:
9,34 Koldo Rodriguez
4,56 Miren Pagazaurtundua
7,45 Miren Solaguren
.... ...................................
hau da ikasle bat lerro batean. n nota altuenak jakin nahi dugu( n ez bada zehazten , lehenengo 5 nota altuenak aterako dira).Horretarako hurrengo script hau presta dezakegu.

#!/bin/bash
# notaOnenak.sh scriptaren izena
# Bi parametro pasatu behar ditugu: noten fitxategia, eta n
# Hurrengo komandoarekin lor dezakegu eskatzen dena
sort -nr ${1:?' Noten fitxategia adierazi behar da!'} | head -${2:-5}
# hori da, baino ez
Egikaritzeko, notaOnenak.sh notak.txt 2 , lehenengo bi nota onenak jakiteko

2008/03/22

Aldagaiak Hedatu

Jakina da $aldagaia espresioak aldagaiaren edukia esan nahi duela , era batean esanda, $aldagaia idaztean aldagaiaren hedapena adierazi nahi dugu.
Esatebaterako, adina aldagairen balioa 12 bada $adina delakoak hedatzen du 12 baliora. Idazteko era hori beste baten laburpena da, batzutan ondo idazten ez badugu arazoak dakartzakigu.
Beraz, esan beharra dago $adina era ${adina} erari dagokiola. Noiz erabiltzen dira jakiteko , hona hemen adibide batzuk:
$ izena=Jon
$ deitura= Atxa
$ echo "${izena}_${deitura}
Azkeneko komandoaren emaitza honako hau izango zen: Jon_Atxa
Zer gertatuko litzateke hurrengo honekin?
$ echo "$izena_$deitura"
Emaitza Atxa izango litzateke, arrazoia hau da: Bash-ek $izena_ aldagaia bilatzen saiatuko da, existitzen ez denez ez du hedatuko eta $deitura aldagaiaren hedatzea egingo du.
Labur bliduz: nahasketak daudenean ${...} era erabili.
Beste egoera nahasgarria da posizio parametroak erabiltzen direnean, hau da $12 espresioa Bash-ek hurrengo hau egingo du: $1 aldagaia hedatu du eta jarraian 2 zenbakia idatziko du; ostera , ${12} 12.parametroaren balioara hedatuko du.

Bash Funtzioak

Funtzio bat komando multzo bat da, izen batez antzematen duena.Horrela esanda, sript baten antzekoa izango litzateke esan liteke, baina zenbait alde badaude; adibidez, script batean funtzioak exekuta daitezke script-ari dagokion tarte memorian aldagiak bailitzan.
Funtzio bat definitzeko bi era daude, biak baliokikeak direla.
function funtzio_izena{
...
bash komandoak
...
}

edo -----------------------------------------------------------

funtzio_izena(){
...
bash komandoak
...
}
Funtzioak definitzean inguru-aldagaiak bezala memorian biltzen dira, eta exekutatzeko funtzioaren izena komando lerroan idatzi baino ez da egin behar, dagozkion argumentuekin baldin baditu, jaikna.
Memorian zenbat funtzio dauzkagu jakiteko exekuta daiteke hurrengo komando hau declare -F. ( declare -f komandoak funtzioen inplementazioak ematen digu)
Bestalde, unset -f funtzio_izena egikarituz adierazitako funtzioa memoriatik ezabatzen da.
Gerta liteke izen bera duen script eta funtzioa existitzea ,zein izango zen lehenengoa exekutatzean arazoa sortuz.Bada, ez dago arazorik : kasu hauetan funtzioak lehentasuna du .
Ikus dezagun adibide bat: testu editore bat erailiz , kopiatu hurrengo testu hau:
#!bin/bash
# scrpit-aren izena agurra.sh
clear
echo " eginAgurra() funtzioa erabiliz agurtzen zaitut"
eginAgurra(){
echo " Kaixo $1 laguna"
echo "-----------------------------------------------"
}
eginAgurra #lerro honetan funtzioa exekutatzen da!!!
echo "Agur!!!"

Gorde agurra.sh izenarekin , ta betiko moduan x-baimena jarri exekutatu ahal izateko.Konprobatzeko script-a egikaritu , hurrengo hau idatziz: agurra.sh Pablo



Bash Funtzioak


Komandoen historia

Bash-ek erabili diren azkeneko komandoak metatzen ditu .bash_history fitxategian ( fitxategi hori pertsonala da, beraz "home" pertsonalean nork berea gordetzen du) .Ireki eta edita dezakegu edo zuzenean ikusi bere edukia zien den hisotory komandoarekin . Komando horrek .bash_history fitxategiaren edukia pantailatzen du, orduan gezi teklekin gora eta behera komandoetatik mugi gaitzeke; batean kokaturik ENTER tekla sakatuz komandoa exekutatzen da.
Komandoak exekutatzeko ! tekla ere erabili ahal da:
  • !! azkeneko komandoa exekutatzen du
  • !n :n.garren komandoa exekutatzen du
  • !hitza : hitza hitzez hasten den azkeneko komandoa exekutatzen da
Bestalde komandoen historian bilatu ahal dugu : CTRL+R tekla konbinazioa sakatuz gonbiteak (reverse-i-search) era hartzen du eta historian atzerantzako bilaketa egin dezakegu:ENTER sakatuz topatutako komandoa egikaritzen da,ESC tekla sakatuz komandoa editatzera pasatzen gara, CTRL+G bilaketa amaitzen da.

Komando Lerroa

Kontsola eran ari garenean lerroan zehar mugitzeko zenbait tekla konbinazio dauzkagu; ohikoena da [CTRL+C] uneko komandoa geratzeko.Baina gehiago, egon badaude : jakiteko hurrengo komando hau stty -a egikarituz ( kontuz! komando hori term-i dagokio, ez Bash-i) begibistan izango ditugu:
  • CTRL+C : uneko komandoa geldiarazteko
  • CTRL + \ : aurrekoak komandoa behar den moduan gelditzen du, baina arazo batzuengatik CTRL+C konbinazioak ez badu komandoa mozten erabili ahal dugu CTRL+\ konbinazioak non programa edo komandoa gelditzen duen baliaideak ez askatu arren
  • CTRL +D sarrera fluxua mozteko ( eof : end of file)
  • CTRL+U : kurtsorea dagoen puntutik lerroaren hasierako zatia ezabatzen du
  • CTRL + W : uneko posiziotik hitzaren hasierara arte ezabatzen du ( werase: word erase)
  • ......


2008/03/18

SAMBA -II-

SAMBA programari esker, sare batean Windows eta Linux sistemen artean zenbait errekurtso parteka daitezke. SAMBA-k smbd eta nmbd bi daemon horiek erabiltzen ditu. smbd daemon-ak 139 portua entzuten ditu bezeroen eskaerak, inprimaketa eta fitxategien partekatze zerbitzuak emateko, haatik nmbd besteak zerbitzariaren aldetik funtzionatzen du, 137 portuan entzutez.
SAMBA martxan jartzeko / geldarazteko
/etc/init.d/ smb script daukagu , start | stop | restart argumentuak emanez. Adibidea sudo /etc/init.d/smbd restart berabiatzeko smbf.conf fitxategia aldatu ondoren .
Beste alde batetik,
smbstatus komandoarekin Samba erabiltzen ari diren bezeroak zeintzuk diren berria daukagu.
Erabilera:
  1. Windowsetik erabiltzeko erraza da esportatutakoa publikoa denean. "Sare guneetara" jotzen dugu, bertan "sare osoa" ikertu eta hor agertuko zaigu smbf.conf fitxategian egindako aldaketaren arabera konpartitutako katalogoak edo inprimagailuak
  2. Linux-etik Bi kasu aipatu behar dira:
  • Linux eta Windows makina berean daudenean: kasu horretan ez dugu SAMBA erabili behar, zuzenean munta daiztezke Windows partizioak fstab fitxategian fat32 edo ntfs motakoak izanik
  • sare bereko makina ezbedinetan daudenean samba protokoloa erabili behar da : zerbitzarian samba paketea , eta bezeroan smbfs paketeak instalututa ondoren.Komando lerroan smbclient komandoak erabiliz Windowseko baliabideak eskura ditzakegu. Komandoaren sintaxia hau da: smbclient [baliabidea] [password] [aukerak]. Adibidea smbclient //192.168.168.72/printer -U erabiltzailea . Era gardenean egiteko smbmount komandoarekin lortzen da. adibidea:
smbmount //zerbitzaria/katlogoa /puntu/muntaketa -o username=erabiltzailea
Ikusten denez mount komandoaren sintaxiaren antzekoa du smbmount komandoak. Aurreko adibidean /puntu/muntaketa-n partetekatutako baliabideak ikusiko dira Linux makinan.Era automatikoa egitearren fstab fitxategian ,ohiko moduan, ikusi nahi dieren fitxategiak puntu batean muntatzen dira non fitxategi mota smbfs zehaztuko den


Sare Lokaleko Zerbitzua: SAMBA-I-

Sare lokalean aritzeko Linux-ex, bi zerbitzu eskaintzen digu : inprimaketa eta Windows-eko fitxategiak; hau da sare batean Windows eta Linux sistemak elkarbizitzen badira errekurtsoak parteka daitezke, smb eta nmbd daemonetan oinarritzen den SAMBA programa erabiliz. Programa horren helburua errekurtsok konpartitzea da: beraz, Linux-eko CDROM, inprimagailua edota sistema fitxategia Windows-eko makina batetik erabili ahal dira ; eta alderantziz Linux sistema batetik Windows zerbitzariak atzitu ditzakegu.
UBUNTUn samba paketea instalatu behar dugu esportazioak egiteko, hau da zerbitzarian, eta bezeroetan smbfs paketea, muntaketak egiteko . Gerta liteke makina bezero eta zerbitzaria izatea, kasu horretan bi pakete instalatzeko beharra dago.
Windowseko erabiltzaileek , Linux zerbitzariko errekurtsoak erabili ahal izateko kontu bat eduki behar dute, beraz sortuko diogu, bai Webmin interfza grafikoa erabiliz edo komando lerrotik . Kontua sortu baino lehen , beste zerbaiterako ez bada, komenigarria izango litazateke kontsola "ezkutaturik" edukitzea, modu horretan ez luke sisteman sartu izango . Hori lortzeko , kontua sortzean /bin/false eskaitzen zaio. Hori guztia egiteko:
sudo useradd -c Windows-erako erabiltzailea -s /bin/false erabiltzaile_izena
sudo passwd erabiltzaile_izena
( bitan errepikatu pasahitza)
Horrekin erabiltzailea sortu dugu Windws-eko makina batetik Linux ordenagailu baten esportatuko errekurtsoak erabili ahal izateko.
Bezeroaren aldetik, zenbait aldaketa aldaketa egin behar dira Linux makina sarean ikusgarri izan dadin . Hori , /etc/samba/smbf.conf fitxategia editatuz lortzen da. Fitxategi hori blokeka antolatuta dago , hona hemen esanguratsoenak:
  • [global] --> alderdi orokorrak
  • [homes] --> berez, samba programak /home karpeta eskuragarri jartzen du
  • [cdrom]--> berezitasu batzuk daude:
    • path = ...puntu muntaketa...
    • read only = yes ..edo no
    • public = yes ...
Demagun katalogo bat esportatu nahi dugula: aipatutako sekzioen antzeko bat gehitu beharko genioke smbf.conf fitxategiari. Adibidea : /usr/var katalogoa ikusgarri utzi nahi dugu
[fitxategiak]
path = /usr/var
read only = yes
create mode = 0750

[fitxategiak] : adierazten dugu sekzio berria hasten dela. "fitxategiak" erabiltzileek partekatutako katalogoa ikusiko duten izena izango da, hau da : sarean exploratzean fitxategiak hitza ikusten dutenean /usr/var katalogoko fitxategiak izango dira . Ez da esan behar izena beste bat izan daitekeela, [Linux_var] esaterako.