- $0 : aldagai horren balioa da programaren ( script) izena
- $1,$2,...$9 : programari pasatzen zaizkion parametroak . Demagun, teklatutik hartutako bi zenbakiren batura kalkulatzeko script bat egiten dugula, izan bedi batuketa.sh programaren izena. Demagun exekutatzeko idazten dugula batuketa.sh 5 9 . Kasu horretan, $1 aldagaiak 5 balioko du, $2 aldagairen balioa 9 da, eta $0 aldagaiaren balioa batukaeta.sh
- $* : pasatutako argumentoak , zerrenda batean jarrita . Aurreko adibidean $* alagaiaren balioa izango da 5 9 , hau da "bost" eta "bederatzi"
- $# : argumentu kopurua . Aurreko adibidean 2 izango litzateke $#-ren balioa
- $$ :uneko prozesuaren identifikatzailea, hau da PID
2008/02/21
Ingurune-aldagai bereziak
2008/02/19
grep Komandoa
Zenbait aukera jar daitezke; ohikoenak honako hauek dira:
-c (count ) aurkitutako lerroen zenbakiak baino ez du erakusten
- i (ignore) berdin da letra larriaz zein xeheez bidalketarako.
Proba bat egiteko sortuko dugu hurrengo fitxategia
Koldo Salaberria 974563465 koldo@sare.net
Marta Gonzalez 973648912 martin@yahoo.es
Sabin Intxarte 679874623 sbit@yahoo.com
Miren Gonzalez 890565456 mg@opnetra.net
Ana gonzalez 6780907897 angaz@osasuna.net
[CTL+D]
Era horretan lagunak.txt fitxategia egin dugu, cat komandoaz baliatuz.
Ondorengo proba hauek egin ditzagun:
- ^ lerroaren hasiera
- [A-H] A,B,....H letra multzoa
Aplikazioak: grep komandoaren funtzionamendua ikusi ondoren nork bere atekina atera dezake, adibidez
2008/02/17
GONBITEA pertsonalizatu
Oharra: esleipena eta exportazioa aldi berean egin daitezke , ondorengo era honetan export aldagaia=balioa . Balioa edozein "informazio" izan daiteke, esaldi bat, beste aldagai baten balioa, etabar
- export PS1="ongi etorria > " , gonbitea ongi etorria > izango da
- export PS1="\u@\H > " , hasieraren antzeko gonbitea izango litzateke. Espresio horretan u letrak (user) erabiltzailearen izena adierazten du; gero @ karaltera dator, eta hurrengoa H ( host) makinaren izena da, eta bukatzeko > karakterea. Gonbitea, laguna@LinuxUBUNTU > izango da.
- export PS1="\d:\u:\w:>" , \d data adierazteko, ondoren : bi puntu, \u erabiltzailearen izena , ondoren : bi puntu; \w uneko katalogoen bidea , eta amaitzeko :> . Emaizta , honako hau da ig. ots 17:laguna:~:>
- Koloreak ere erabili daiteke, adibidea : export PS1="\e[32;40m\w> " , kasu horretan \w uneko katalogoa (textua) berdez --32-- eta fondoa beltzez-- 40 - agertuko dira gonbitean
lehenengo planoaren kolorea jartzeko 30- 37 bitarteko zenbakiak erabili, eta atzeko planorako 40-tik 47-ra
Gonbitean, aukera gehiago daude; hona hemen batzuk:
- \s Shell-aren izena
- \t denbora 24 orduko formatuan
- \T denbora 12 orduko formatuan
- \@ denbora 12 orduko am/pm formatuan
- \v bash-aren bertsioa
INGURUNE ALDAGAIAK
Oharra: aldagaien izena letra larriaz adierazi ohi ditugu, eta datuen balioa eskuratzeko $ ikurra aurrejarri behar diegu
- USER : erabiltzailearen izena da bere balioa. Konprobatzeko echo $USER terminalean idatzi
- HOME : erabiltzailearen erro-katalogoa.
- PWD : (Print Work Directory) uneko katalogoa
- PATH : komandoak edo fitxategi exekutagarriak dituzten katalogoen bidea. echo $PATH eginez aterako da bere balioa. Ohar zaitez katalogoak bereizteko : ( bi puntu) erabiltzen direla
- PS1 : horrek prompt-a ( gonbitea) zelan dago osatuta ematen digu.
- BASH : interpretatzailearen bidea
- EDITOR : berez jarritako textu-editorearen bidea.
- ...
- ..
Gainerako aldagaiekin bezala , berriak sor ditzakegu, edota daudenei balioa aldatu. Balioa esleitzeko , era arrunta erabiltzen da, adibidez : PATH=$PATH:/usr/local/nire_script ; hau da aldagai_izena=balio_berria.
Aurrekoarekin, balio berriak esleitzen dira, baina ez dute eraginik sortuko diren prozesuetan . Eragingarriak izateko , balio berriak kontuan hartzearen esaterako, export komandoa erabili behar da. Demagun : PATH aldagaiari esleitu diogun balio berriak eragingo die une horretatik aurrera egikaritzen diren prozesuei , hanako hau egin beharko genuke export PATH.
motd Fitxategia
Jatorrizko mezuak honako textu hau dauka:
The programs included with the Ubuntu system are free software;
the exact distribution terms for each program are described in the
individual files in /usr/share/doc/*/copyright.
Ubuntu comes with ABSOLUTELY NO WARRANTY, to the extent permitted by
applicable law.
2008/02/11
cat Komandoa
Ikus ditzagun adibide batzuk:
- cat /home/jon/azterketa.txt : Kasu honetan cat komandoaren sarrera azterketa.txt fitxategia da , eta irteera standarrean, kontsola alegia, azterketa.txt fitxategiaren edukiera aterako da.
- cat : Orain , sarrrera eta irteera standarrak dira , beraz teklatuan lerroa idazten dugun bakoitzean errepikatuko da pantailan ENTER sakatu orduko . Prozedura horretatik ateratzeko CTRL + C
- cat > /home/jon/oharra.txt : Orain, sarrera standarra daukagu, hau da teklatuan idazten duguna cat komandoak "hartzen" du, oharra.txt fitxategira lerroak berbidaltzen, hau da oharra.txt fitxategia sortzen . Amaiera adierazteko CTRL+D sakatu.
- cat < /home/jon/oharra.txt : Orain sarrera standarra ez da teklatua , guk beste bat <>
- cat < /home/jon/oharra.txt > /home/jon/oharraKopia.txt : kasu horretan cat-aren sarrera ( < ) oharra.txt fitxategia da , eta irteera ( > ) oharraKopia.txt fitxategia da. Hori da fitxategi baten kopia egiteko metodo bat
- cat >>/home/jon/oharra.txt : komando horrek teklatutik oharra.txt fitxategiari lerroak gehitu ahalbidetzen du, Ateratzeko , edo fitxategiaren amaiera adierazteko CTRL +D .
Berbideratzeak
ls -al > /home/jon/zerrenda.2008 2 > /tmp/akatsak/zerrenda.err
Horrekin zer adierazi nahi dugu: ls komandoaren irteera berbidaltzen dugu zerrenda.2008 fitxategira, eta akatsak badaude zerrenda.err fitxategian jasoko dira. Beraz > ikurra, irteera standarrak berbidaltzeko erabili ohi da.Ikur horri zenbait aldaketak egin diezaiokegu, jarraian adiereazten den legez:
ikurra | Zertarako |
> | irteera standarra fitxategi batera ( edo dispositibora) berbidaltzeko.Fitxategia ez bada existitzen sortuko du, eta berridatziko du baldin eta existitzen bada |
>> | Aurrekoaren antzekoa da, baina kasu honetan emaitza fitxategiko edukierari gehituko zaio |
2> | akats- irteera( stderr) berbidaltzen du fitxategi batera |
2>> | aurrekoaren antzekoa , baina informazioa fitxategiaren edukiari gehtzen zaio |
2>&1 | stderr, hau da akats-irteera , irteera standarrera ( kontsola) berbidaltzen du |
2>& | stderr fitxategi batera berbidaltzen du |
Adibideak:
- komandoa > fitxategia : ls -al > ./probat.1
- komandoa >> fitxategia: ls -al >> ./probat.1
- komandoa 2> fitxategia : find /home/ez-da-existitzen-katalogoa -name kaixo > errorea
- komandoa 2>&1 : find /home/ez-da-existitzen-katalogoa -name kaixo >&1
2008/02/10
Bash programazioa-III-
- Ireki terminala
- Exekutatu gedit kaixo.sh : honekin gedit editorea abiatu eta kaixo.sh fitxategia sortuko du.
- Idatzi agertzen diren moduan hurrengo lerro hauek:( zenbakiak kenduta)
- #!/bin/bash
- # hau da nire lehenengo script-a
- echo Kaixo guztioi
- Gorde fitxategia eta itxi gedit programa .
- script-a egikaritzeko , idatzi bash kaixo.sh
- script-a kaixo.sh izendatu dugu, hau da .sh luzapena jarri diogu; hori ez da beharrezkoa, Linux munduan fitxategiek ez dute luzapenik baino, argitasuna dela eta, komenigarria da eta horrela bereizten dira .
- script-aren lerroei dagokienean: #! : horrekin bash shell non dagoen adierazten dugu ( horrek balio du beste interpretatzaileekin ere , hau da #!/usr/sbin/php adierazi balitz php scripta izango zela) ; # : horrekin lerro bakarreko komentarioak hasten dira ; echo : komando bat da, eta atzean datorrena bistarako du; komandoak lerro batean idazten dira ( \ "slash" horrekin komandoa bi , (edo gehiago) lerrotan idatz daiteke ); lerro batean komando bat baino gehiago idatz daitezke , horretarako "," (koma) erabiltzen da komandoak bereizteko
- Egikaritzeko bash hello.sh idazten dugu; horrekin zer adierazten da? bash programari deia egiten diogu hello.sh script-a exekuta dezan; beste era batean esanda, bash exekutatzen dugu hello.sh argumentua pasatuz
- Zer pasatuko litzateke komando lerroan hello.sh idatzi bagenu? . Erantzuna--> bash:hello.sh : komadoa not found izango zela , hau da bash shell-ak ez du hello.sh komandoa aurkitu, edo beste era batez esanda hello.sh ez da exekutagarria; ordea, dena dela exekutatzen badugu ls -al , ez digu akatsik emango hello.sh fitxategia hor baitago.Zergatik lehenengo erantzuna? Exekutagarriak diren "fitxategiak" dituzten katalogoak , PATH inguru alagaiak kontrolatzen du. Ondorioa: gure script-ak zuzenean egikarigarraik izateko nahi badugu PATH aldagain egindako script-eko karpetaren bideak egon behar du
- Egin dezagun beste proba bat. Idatzi ./hello.sh . Gogora ezazu . dela uneko katalogoaren izena, beraz ./hello.sh , fitxategia ,zehatz mehatz, non dagoen eesaten diogu bash-i . Horren emaitza izango zen : bash: ./hello.sh: Permission denied .Orain ez digu esaten ez dela fitxategia aurkitzen ( guk espreseki adierazten baitiogu), baizik eta exekutatzeko baimenik ez daukagula.
- Beraz, aurrekoa kontuan harturik script-a exekutagarri bihurtu behar dugu. Nola? , baimenak aldatuz. Gogora ezazu fitxategiek baimen bereziak dituztela .Era ezberdinetan alda daitezke baimenak. Ikus ditzagun : sudo chmod 750 kaixo.sh edo sudo chmod u=rwx,g=rw kaixo.sh. ( aldatzeko root izan behar dugu, horregatik sudo hori )
- Baimenak aldatu ondoren , gure lehenengo script-a egikaritu ahal dugu idazten ./kaixo.sh
- bash shell-ak bilatu behar dituen fitxategiak inguru-aldagai batean jasotzen dira.PATH da aldagai hori ( letra larriaz!!!!) . Ordenagailuan daukagun aldagai horren balioa jakiteko idatzi komando-lerroan echo $PATH .Zuk aldatu ez baduzu, ohikoena da /bin : /usr/bin izatea, hau da komandoak /bin karpetan edo /usr/bin beste horretan aurkituko dira. Horregatik, komando-lerroan kaixo.sh idazti dugunean ez duela fitxategia aurkitzen erantzun digu. Baina PATH -aren balioa alda dezakegu, horretarako idatzi PATH=$PATH:. ; hau da balio berria izango da: zaharrena -$PATH- , gehi laneko katalogoa , puntuz (.) adierazten dena, horretan script-a gordeta baitago. Kontuz, berdin ikurraren (=) aurrean eta atzean ez dagoela hutsunik egon behar; bestalde : ( bi puntu) PATH balioak bereizteko erabiltzen dira.
- PATH ez badugu aldatu nahi , script-a /bin edo /usr/bin karpetatik batean gorde, hori arrikutsua bada ere. Hobe izango litzateke gure script-etarako katalogo bat /usr/bin katalogoan sortzea, ondoren gehitu PATH aldagaian!!!.
- Gertatzen dena da, PATH aldagaiaren balio berria desagertuko dela ordenagailu amatatu ondoren; behin betikoan jartzeko ikasiko dugu beste momentu batean
2008/02/04
Sistema fitxategiarekin zerikusirik duten komandoak
- cd direktorioa : adierazitako direktoriora joateko (Change Direktory)
- Adibidea : cd /etc/apt/
- cp [aukerak] jatorria helburua : fitxategiak edta katalogak kopiatzeko jatorri-tik helburu-ra
- Aukerak:
- -R : era errekurtsiboan kopiatzeko, hau da azpikatalogoen katalogo/fitxategiak kopiatuko dira
- -p helburuko fitxategiaren baimenak , hala nola fitxategien ezaugarriak , jarraitzen dute.
- pwd : (present work direktory) aukera gabeko komandoa . Gauden katalogoa da bere emaitza
- mv [aukerak] jatorria helburua : fitxategia(k) jatorritik helburura mugitzeko erabiltzen da. Beti kontuan izan fitxategiak direla , bai fitxategi arruntak ( dokumnetuak, irudiak,...) , bai direktorioak ( barruan ere azpikatalogoak existitu ahal dira). Komando horren emaitza jatorriko fitxategia mugitu ondoren zegoen katalogotik ezabatzea da. Fitxategiak berizendatzeko ere erabili ohi da.
Aukerak:
- -f : komandoak ezabatu baino lehenago "galdetzen digu" ,eskuarki; f aukerak dezeustatzen du aukera hori. Ez bagara oso ziur ez da komenigarria erabiltzea.
- mkdir [aukerak] katalogoa: katakologoa izeneko direktorioa sortzen du
- Aukerak:
- -m baimenak : baimenak adierazteko era
- -p : aita-direktorioak sortzen ditu existitzen ez badira.
- mkdir lanak : gauden direktorioan lanak izeneko direktorioa sortzen du .
- mkdir /home/dokumentoak/lanak : /home/dokumentoak katalogoan lanak izeneko direktorioa sortzen du. Demagun , aurreko komandoan dokumentoak katalogoa ez dela existitzen,orduan lanak katalogoa ez zen sortuko !!!.Halako kasuetan -p aukera erabili behar dugu derrigor; hua da , hurrengo honetan mkdir -p /home/dokumentoak/lanak "dokumentoak" izeneko karpeta ez bada existitzen; ezinezko izango zaio komandoari burutzea.Kasu horretan -p aukera erabiltzen da. mkdir -p /home/dokumentoak/lanak , honekin dokumentoak izeneko katalogoa ere sortuko litzateke
- rm [aukerak] fixategia(k) : edozein motako fitxategiak ( arruntak, katalogoak, estekak) ezabatzen ditu
- Aukerak:
- -f : ezer ezean, ezabatu baino lehen gure onartzea eskatzen digu; -f aukerarekin lehenetsitako era galtzen da.
- -r : katalogoak eta euren edukia ezabatu nahi baditugu -r aukera erabili behar da.
- Adibideak:
- rm * , uneko katalogoko fitxategiak ezabatuko dira, baimenak eskatuz
- rm -rf ariketa* , ariketa hitzarekin hasten diren uneko katalogoko fitxategiak eta karpetak ezabatuko dira, baimenak eskatu arik.
Bash programazioa II
Adibidez, exekutatzen badugu
- ls -l *.txt txt hizkiekin bukatzen diren fitxategiak zerrendatuko dira
- ls -l fi*t fi hizkiekin hasi eta t-rekin bukatzen diren fitxategiak aterako dira
? edozein karaktere ordezkatzen du . et?e izan daiteke etxe, etze,etse. Adibidea
- ls -al urtea200? : urtea200a ,urtea2003 urtea200d urtea200x ,...izango da emaizta, baina ez urtea20010,...
Adibidea:
- ls -al ariketa[0-9] : ariketa0, ariketa1, ariketa2,...ariketa9 bistarauko dira, existituz gero
Kontuan izan komandoek , ls, cp,... etab, ez dituztela espresio erregularrak ikusten, baizik eta euren emaitza. Ikus dezagun hurrengo adibidea:
- cp fitxategi[0-4] /Home/jon
cp: fitxategi[0-4] : No such file or direktory.
hau da, hartzen du fitxategi[0-4] fitxategiaren izena eta, jakina ez dago laneko katalogoan.
! karaketerak "EZ HARTZEKO" balio du. Ikus dezagun adibidea:
- ls -al [!0-9]fitxategiak
Informazioa geihago , hemen
Bash programazioa I
Shell programa bat da, eta teklatuan sartzen diren karaktereak atzematea ditu, Windows-en monduan command.com programak egin zuen antzera. Karektereek Sistema Eragileak (SE) ulertzen dituen aginduak osatzen badituzte , agindu horiek fitxategi batean jaso ahal dira gero egikaritzeko.Fitxategi horiek script-tzat ezagunak dira. Garai batean hori zen SE-ra aginduak pasatzeko bide bakarra, egun GUI ( Graphical User Interfaces) , hau da era grafikoak, badauzkagu gauza bera egiteko.
Linux sistemak shell batzuk ditu : bash, tcsh, zsh,... Programa hauekin script-ak sortzen dira ; hurrengo adibideetarako Bourne Again Steve Bournek -bash- Shell erabiliko dugu.
Esan den moduan, ariketak kontsolan ( CLI : Comman Line Interfaces ) probatuko ditugu .Labur bilduz, script bat egiteko behar duguna da: textu editore bat, eta shell bat. Editorea Linux-ek duen vi, nano, gedit, ..., eta shell-erako bash delakoa.
Hasteko , begiratuko dugu erabiltzen dugun shell zein den; horretarako ireki terminal bat eta idatzi:
echo $SHELL.
Emaitza /bin/bash izango da; hau da bash programa /bin karpeta dagoena. Bertsio batzuk daude, jakiteko zein dira daukaguna, idatzi
echo $BASH_VERSION
Gure makinan erabili ahal diren beste shell-ak zeintzuk diren ; egikaritu
cat /etc/shells
(Ez baduzu bash erabiltzen, lehentsia egiteko idatzi chsh -s /bin/bash , hau da ChangeShell (chsh ) bash-era) .
Honaino ailegaturik, alde batetik ,esan dezakegu prest garela script-ak egiteko, bestetik erabili ditugun aginduetan hitzak era ezberdinetan idatzita daudela; adibidean echo $BASH , echo agindu bat da, eta $BASH ingure-aldagaia , era horretan adierazten dira : aginduak letra xehez ,aldagaik larriaz
Script-lengoaia hauek exekutatzeko ez dira konpilatu behar, interpretatzeko modukoak direlako, hau da, aginduak banan-banan probatu ahal ditugu eta aldaketaren bat eginez gero zuzenean ere konproba daitezke.Dena dela, goi mailako lengoia batek dituen agindu egiturak ditu bash programak: aldagaiak, balditzazko egiturak, errepikakorrak etab.
2008/02/03
Fitxategi Bereziak
Fitxategiak era ezbedinetakoetan sailka daitezke :
- informazioa bloketetan maneiatzen dituztenak (b)
- Informazioa karekteretan maneiatzen dituztenak (c)
- katalogoak adierazteko erabiltzen direnak (d)
- estekak ( link) adieraztekoak (l)
- fitxategi arruntak (f)
- ..
- ..
Beste maila batean, hau da adierazteko era kontutan hartuta, aipagarria dira hurrengo hauek: / ; . ; .. ; ~
- / erro katalogoa adierazteko erabiltzen da. Era logikoan , beste guztian horretatik daude zintzilik.
- . puntu horrekin gauden katalogoa adierazten dugu. Beste alde batetik , katalogo horrek izena izango du
- .. bi puntu hauek goiko katalogoa adierazten dute.
- ~ , erabiltzailearen laneko katalogoa adierazten du
Bestalde, komandoren bat egikaratzen denean akatasak, hau da ezin du burutu, gerta litezke; kasu horretan sistemak informatzen digu horretaz, horretarako beste fitxategi berezi bat erabiltzen du stderr Beraz, hiru fitxategi standarrak dauzkagu stdin, stdout eta stderr . Fitxategi horiek "izendatzeko" zenbakiak ( deskribatzaileak ) erabiltzen dira , 0,1,2 hurrunez hurren .
Aurreragoan erabiliko ditugu informazioa berbidaltzeko
find Komandoa
- find /home/koldo -name fitx1 : "Koldo" karpetan bilatuko du fitx1 izeneko fitxategia
- find -size +120k : une katalogoan 120k edo gehiago dituen fitxategiak bilatzeko , uneko katalogoan
- find / -size -120k : erro katalogoan 120k edo gutxiago dituen fitxategiak bilatzeko .
- find /var/www/web1 -atime 7 : /var/www/web1 katalogoan azken 7 egunetan irakurri izan diren fitxategiak bilatzeko
- find /usr/sbin -mtime 7 : /usr/sbin katalogoan azken 7 egunetan aldaketa jaso diren fitxategiak bilatzeko
- find /usr/sbin -user jon : jon erabiltzailek adierazitako path-ean (/usr/sbin) diteun fixategiak
- find /usr/sbin -newer /home/koldo/fitx1 : adierazitako path-ean (/usr/sbin) fitx1 izeneko fitxategia ( koldo karpetan dago)baino berriago diren fitxategiak
- find /usr/sbin -perm 751 , adierazitako baimenak (751) dituen fitxategiak
- find /usr/sbin -user jon -ls : hau da find komandoaren emaitza ls ekintza aplikatuz fitxategien ezaugarri guztiekin bistaratuko dira
- find /usr/sbin -user jon -print , horrrekin fitxategien bide absolutua ere erakutsiko da
Adibidea:
find /usr/sbin -user jon -exec rm {} \; kasu horretan rm komandoa egikarituko zen , hau da, bilatutako fitxategiak ezabatuko dira .Kontuz rm erabiltzean!!!
Beste adibide bat :
2008/02/02
ls Komandoa
Hasteko , behar bada ls komandoa da franko erabiltzen dena . Bere erabilera osoa ezagutzeko -- help menura jo ezazu, hau da idatzi ls --help , dituen aukera guztiak erakutsiko dizkizu. Laguntzan ikus daitekeenez aukerak gidoiaren atzean adierazten dira. Beharren arabera erabiliko ditugu aukerak, besteak beste hurrengo hauek
- ls -a : horrela fitxategi guztiak , sarrerak, erakutsiko dira ; baita puntuz (.) hasten direnak ere
- ls -l : era zabalean , berezitasun guztiekin
- ls -r : alderantziko ordenetan ateratzeko
- ls -s : fitxategiaren tamaina arakusteko
- ls -R : era errekutsiboan azpikatalogoetan dauden fitxategiak erakusteko
2008/02/01
Fitxategien baimenak
Baimenak zenbaki baten bitartez adieraz daitezke.Demagun, fitx.txt fitxategiari irakurtzeko baimena bakarrik esleitu hahi diogula. Egoera hori 100 zenbakiarekin adieraz daiteke, hau da 1 zenbakiak baimena duela adierazten du eta 0 ez duela. Zenbaki hori era bitarrean interpretatu behar dugu,beraz 100 ~ 6; horrela izanik 8 baimen mota ezberdinak adiraz daitezke, hau da : 0,1,2,3,4,5,6,7 zenbakiekin 8 konbinazioei dagozkionak:
Baimenak | Zenbakia | Desbribapena |
000 | 0 | Irakuri:Ez Aldatu:Ez Exekutatu:Ez |
001 | 1 | Irakuri:Ez Aldatu:Ez Exekutatu:Bai |
010 | 2 | Irakuri:Ez Aldatu:Bai Exekutatu:Ez |
011 | 3 | Irakuri:Ez Aldatu:Ez Exekutatu:Ez |
100 | 4 | Irakuri:Bai Aldatu:Ez Exekutatu:Ez |
101 | 5 | Irakuri:Bai Aldatu:Ez Exekutatu:Bai |
110 | 6 | Irakuri:Bai Aldatu:Bai Exekutatu:Ez |
111 | 7 | Irakuri:Bai Aldatu:Bai Exekutatu:Bai |
Eta gainontzeko erabiltzaileek? Horiek ere baimen mota berdinak izan ahal dituzte. Guzti horren ondorioz ziurta daiteke fitxategi baten baimenak hiru motakoak direla ( r,w,x) eta hiru mailetan esleiturik: egileari, taldeari, eta beste guztiei ; hau da , demagun ikusten dugula hurrengo hau. : 754 fitxategia.sh , egileak (7) irakurri ,aldatu eta exakutatu ahal du, taldeak (5) irakurri eta exekutatu baino ez, eta besteek (4) irakurri bakarrik.
Aurreko adibidea era zabalean adierazita : rwxr-xr-- fitxategia.sh izango litzakete. Probatzeko erabili ls komandoa kontsola batean: ireki terminal eta idatzi : ls -al , zauden katalogo fitxategien zerrenda bistarako dira euren baimenekin ezkerrean jarrita