Ubuntun, beste Linux-eko distroekin bezala, erabiltzaile orok badu bere ingurune pertsonalizatua sisteman konekxioa egiten duenetan, adibidez HOME, PATH ,PS1, PWD,MAIL, DEFAULT_BROWSER,LANG, SHELL,... . Ordea, aldatu ezin diren aldagairik egon badaude. Ikusi ondorengo hauek:
- $0 : aldagai horren balioa da programaren ( script) izena
- $1,$2,...$9 : programari pasatzen zaizkion parametroak . Demagun, teklatutik hartutako bi zenbakiren batura kalkulatzeko script bat egiten dugula, izan bedi batuketa.sh programaren izena. Demagun exekutatzeko idazten dugula batuketa.sh 5 9 . Kasu horretan, $1 aldagaiak 5 balioko du, $2 aldagairen balioa 9 da, eta $0 aldagaiaren balioa batukaeta.sh
- $* : pasatutako argumentoak , zerrenda batean jarrita . Aurreko adibidean $* alagaiaren balioa izango da 5 9 , hau da "bost" eta "bederatzi"
- $# : argumentu kopurua . Aurreko adibidean 2 izango litzateke $#-ren balioa
- $$ :uneko prozesuaren identifikatzailea, hau da PID
No hay comentarios:
Publicar un comentario