KATALOGOEN KUDEAKETA
Gure makinako fitxategi sisteman fitxategiren bat aurkitzeko Gnome edota KDE lehio kudeatzaileek dituzten tresna grafikoak erabil ditzakegu, edo treminal batetik find komandoa erabiliz. Komando guztiekin gertatzen den legez , horrek ere aukera anitz ditu; kontsolan find --help idazten aterako zaizkigu.Betiko moduan aukerak gidoi (-) atzean adierazten dira eta bat baino gehiago idatz ditzakegu. Komandoak duen sintaxia hau da: find [katalogoa] [-aukera].... . [katalodoa] ez bada adierazten uneko karpetan egingo du bilaketa. Erailera ohikoena hurrengo aukera hauekin izan daiteke- find /home/koldo -name fitx1 : "Koldo" karpetan bilatuko du fitx1 izeneko fitxategia
- find -size +120k : une katalogoan 120k edo gehiago dituen fitxategiak bilatzeko , uneko katalogoan
- find / -size -120k : erro katalogoan 120k edo gutxiago dituen fitxategiak bilatzeko .
- find /var/www/web1 -atime 7 : /var/www/web1 katalogoan azken 7 egunetan irakurri izan diren fitxategiak bilatzeko
- find /usr/sbin -mtime 7 : /usr/sbin katalogoan azken 7 egunetan aldaketa jaso diren fitxategiak bilatzeko
- find /usr/sbin -user jon : jon erabiltzailek adierazitako path-ean (/usr/sbin) diteun fixategiak
- find /usr/sbin -newer /home/koldo/fitx1 : adierazitako path-ean (/usr/sbin) fitx1 izeneko fitxategia ( koldo karpetan dago)baino berriago diren fitxategiak
- find /usr/sbin -perm 751 , adierazitako baimenak (751) dituen fitxategiak
- find /usr/sbin -user jon -ls : hau da find komandoaren emaitza ls ekintza aplikatuz fitxategien ezaugarri guztiekin bistaratuko dira
- find /usr/sbin -user jon -print , horrrekin fitxategien bide absolutua ere erakutsiko da
Baina badago gehiago: ateratako zerrenda beste komando batzuk aplika diezaizkiogu , ondorengo era honetan
find [katalogoa] [aukera] -exec komandoa {}\;Adibidea:
find /usr/sbin -user jon -exec rm {} \; kasu horretan rm komandoa egikarituko zen , hau da, bilatutako fitxategiak ezabatuko dira .Kontuz rm erabiltzean!!!
Beste adibide bat :
find / -name *.sh -size -10k -user jon -ls
erro (/) katalogoan egingo du bilaketa, ( *.sh) sh luzapena duten fitxategiak , edukia 10 k baino gutxiagokoak, eta jon da bere egilea; zerrenda era zabalagoan (-ls) aterako da
No hay comentarios:
Publicar un comentario