Komandoek ,ekintza burutu eta gero , zenbait mezu eman ohi digute, bai ekintza ondo burutu zen bai akatsaren bat aurkitu bazen. Adibidea: ls -al komandoaren emaitza da fitxategien zerrenda , akatsik ez badago. Ohar zaitez, guk ez diogo shell-i esaten emaitza nora bidali behar duen, hori berez jarrita dago. ls komandoaren irteera standarra kontsola da, eta akatsaren bat badago stderr kontsolora , hau da , "2" zenbaki erakuzlea duen "fitxategira". Irteera horiek alda ditzakegu > ikurra ( sinboloa) erabiliz
ls -al > /home/jon/zerrenda.2008 2 > /tmp/akatsak/zerrenda.err
Horrekin zer adierazi nahi dugu: ls komandoaren irteera berbidaltzen dugu zerrenda.2008 fitxategira, eta akatsak badaude zerrenda.err fitxategian jasoko dira. Beraz > ikurra, irteera standarrak berbidaltzeko erabili ohi da.Ikur horri zenbait aldaketak egin diezaiokegu, jarraian adiereazten den legez:

ikurra | Zertarako |
> | irteera standarra fitxategi batera ( edo dispositibora) berbidaltzeko.Fitxategia ez bada existitzen sortuko du, eta berridatziko du baldin eta existitzen bada |
>> | Aurrekoaren antzekoa da, baina kasu honetan emaitza fitxategiko edukierari gehituko zaio |
2> | akats- irteera( stderr) berbidaltzen du fitxategi batera |
2>> | aurrekoaren antzekoa , baina informazioa fitxategiaren edukiari gehtzen zaio |
2>&1 | stderr, hau da akats-irteera , irteera standarrera ( kontsola) berbidaltzen du |
2>& | stderr fitxategi batera berbidaltzen du |
Adibideak:
- komandoa > fitxategia : ls -al > ./probat.1
- komandoa >> fitxategia: ls -al >> ./probat.1
- komandoa 2> fitxategia : find /home/ez-da-existitzen-katalogoa -name kaixo > errorea
- komandoa 2>&1 : find /home/ez-da-existitzen-katalogoa -name kaixo >&1
No hay comentarios:
Publicar un comentario